Euskadiko Liburu Ganbara

Cámara del Libro de Euskadi

Ongi etorri Euskadiko Liburu Ganbarara

EUSKADIKO LIBURU GANBARA Euskadin Liburu arloko profesionalen interesen ordezkaritza eta eragintza aurrera eramateko 1980. urtean sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Liburugintzan espezializatuak diren liburu denda, banatzaile, argitaletxe eta arte grafikoak batzen ditu.

Euskadiko Liburu Ganbarak estatutuen bidez dituen helburu, konpetentzi eta funtzioak hurrengo hauek dira:

Liburuaren merkataritza eta banaketa, produkzioaren garapen eta promozioa, argitalpen askatasun eta zabalkundea defendatuz.

Elkarteko profesional eta enpresen interes amankomunen defentsa, sustapen, kudeaketa eta ordezkaritza, beraien aduana aitorpenak egiteko ahalmenarekin, Estatutuen arauen bidez.

Lan eta zerbitzuak eratu, ekimenak garatuz, elkarteko profesionalentzat zein enpresentzat beharrezko direnean, komertzialak izan edo ez izan, beti liburu arloko profesionalen eraketa eta prestakuntzarako ahalegin berezia eginaz.

Elkarteko profesional, enpresen eragintza eta Liburu arloaren ezagutzarako beharrezko diren dokumentazio eta estatistikak eratu eta prestatu.

Herri Administrazioarekin elkarlanean -bere helburuak hobeto betetzeko beharrezko dituen ordezkatutako funtzioak hartuz- eta Liburuarekin lotutako erakundeekin elkarlanean aritu.

Elkarteko profesional eta enpresen eragintzarako eta Liburu arloa ezagutarazteko egokiak izango diren dokumentazio eta estatistikak landu eta eratu.

Liburuarekin zerikusia duten kultur ekintza, erakusketa edota liburu azokak antolatu.

Desleial eta zilegi ez den konpetentzia baztertu eta ezetsi forma eta agerpen guztietan.

Ganbararen berriak

KSI BERRITZAILE Egokitu 2020

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak KSIei laguntzeko zerbitzuak egokitzen eta indartzen jarraitzen du, KSI Berritzaile programaren bidez, oraingoan, zerbitzu berri bat eskainiz: EGOKITU 2020. Zerbitzu honen helburua da

Leer más »

KSIatea 2020 programa berria

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatuta eta Tabakalerak kudeatuta, KSIatea izeneko Kultura eta Sormen Industriak Nazioartekotzeko Programak helburua sektoreko enpresei merkatu eta bezero berrietara zabaltzeko politika planteatzen laguntzea

Leer más »

Azoken berriak

BILBOKO LIBURU AZOKA 2019

Maiatzaren 30tik ekainaren 9era.   Bilboko Liburu Azokaren programa

BILBOKO LIBURU AZOKA 2018

Maiatzaren 31tik ekainaren 10era. Bilboko Liburu Azokaren programa

BILBOKO LIBURU AZOKA 2017

2017ko ekainaren 1etik 11ra. Azokaren Programa

2016eko Bilboko Liburu Azokaren Programa

2016eko Bilboko Azokaren Programa

2015eko Donostiko Liburu Azokaren programa

Ekintzen programa jaitsi: Donostiko liburu azoka – programa

2015eko Bilboko Liburu Azokaren Argazkiak

  Bilboko 45. Liburu Azokan (2015eko ekainaren 4tik 14ra ospatuta) burututako ekitaldi batzuen argazkiak.         Azokaren aurkezpena …