Euskadiko Liburu Ganbara

Cámara del Libro de Euskadi

Ongi etorri Euskadiko Liburu Ganbarara

EUSKADIKO LIBURU GANBARA Euskadin Liburu arloko profesionalen interesen ordezkaritza eta eragintza aurrera eramateko 1980. urtean sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Liburugintzan espezializatuak diren liburu denda, banatzaile, argitaletxe eta arte grafikoak batzen ditu.

Euskadiko Liburu Ganbarak estatutuen bidez dituen helburu, konpetentzi eta funtzioak hurrengo hauek dira:

Liburuaren merkataritza eta banaketa, produkzioaren garapen eta promozioa, argitalpen askatasun eta zabalkundea defendatuz.

Elkarteko profesional eta enpresen interes amankomunen defentsa, sustapen, kudeaketa eta ordezkaritza, beraien aduana aitorpenak egiteko ahalmenarekin, Estatutuen arauen bidez.

Lan eta zerbitzuak eratu, ekimenak garatuz, elkarteko profesionalentzat zein enpresentzat beharrezko direnean, komertzialak izan edo ez izan, beti liburu arloko profesionalen eraketa eta prestakuntzarako ahalegin berezia eginaz.

Elkarteko profesional, enpresen eragintza eta Liburu arloaren ezagutzarako beharrezko diren dokumentazio eta estatistikak eratu eta prestatu.

Herri Administrazioarekin elkarlanean -bere helburuak hobeto betetzeko beharrezko dituen ordezkatutako funtzioak hartuz- eta Liburuarekin lotutako erakundeekin elkarlanean aritu.

Elkarteko profesional eta enpresen eragintzarako eta Liburu arloa ezagutarazteko egokiak izango diren dokumentazio eta estatistikak landu eta eratu.

Liburuarekin zerikusia duten kultur ekintza, erakusketa edota liburu azokak antolatu.

Desleial eta zilegi ez den konpetentzia baztertu eta ezetsi forma eta agerpen guztietan.

Ganbararen berriak

LAGUNTZEN ARDATZAK KSI BERRITZAILE 2019

1. Ardatza – BERRIKUNTZA ETA TRANSFERENTZIA TEKNOLOGIKOA Ardatz honen egitekoa honakoa da: transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI). Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei

Leer más »

KSI BERRITZAILE 2019

Martxan da KSI Berritzaile programaren 2019ko edizioa. Kultur eta Sormen Industrien sektoreko enpresei zuzendutako berrikuntza programa da KSI Berritzaile. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru

Leer más »

KSI BERRITZAILE 2018 DEIALDIA

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako, KSI BERRITZAILE programaren edizio berri bat martxan jartzen du. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea

Leer más »

KSI BERRITZAILE 2018

“KSI Berritzaile 2018”-ren deialdiak laster irekiko direla informatzen dizuegu. Informazio guztia KSI Berritzaileren webgunean jarriko da eta martxan jartzen denean jakinaraziko dizuegu. 2017an egin ziren proiektuen hiru ardatzetan nobedadeak izango

Leer más »

Azoken berriak

No hemos podido encontrar lo que estabas buscando.

La Cámara de Libro de Euskadi
Pribatutasuna

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.