Parte-hartzeko baldintzak

Liburu Azoketan parte hartu nahi dutenek edo haien ordezkariek, inprimaki ofiziala erabiliz, luzatu behar dute eskaria. Eskariak bidaltzeko helbidea hurrengo hau da:

Euskadiko Liburu-Ganbara
Lehendakari Aguirre, 11 – 3º
48014 BILBAO

Azoketan parte hartzeko, Liburu azoka hasi baino 20 egun lehenago bidali behar da inprimaki eskaria. Harekin batera ordain kuota ez baldin bada betetzen ez du baliorik izango eskariak. Etxolen baiztapena Azoka zabaldu baino 6 egun lehenago baiztatuko da.

Batzorde antolatzaileak ez du onartuko aurretiz beste azokaren bat ordaindu gabe duen partehartzailerik.

Azokari bakoitzak dagokion etxola zabalik eta modu egokian mantenduko du azokaren ordutegia errespetatuz. Azoka orduetan norbaitek bere etxola itxita badauka, Azoka batzordeak edo ordezkariren batek ohartaraziko dio berehala zabaldu dezan. Ez badu jaramonik egiten edo berriz ixten baldin badu Azokan parte hartzeko eskubidea galduko du eta bere standa itxi egingo  da, ordain kuota berreskuratzeko aukerarik gabe.

Etxola bakoitzak argi erakutsiko du eskaria betezen duenaren izena eta ezinezkoa izango da beste bati eskaintzea edo errentan ematea.

Ezin izango da eskaria egiten ez duenaren izenik jarri etxolen kanpoaldean.

Liburu Azoken Batzordeak ezarriko du derrigorrez betebeharrezko ordutegia.

Azokari bakoitza da bere etxolaren arduradun eta gaizki erabaliz gero kalteak ordainduko ditu.

Euriak, suak edota lapurketak eragindako kalteak ez dito Azoka Batzordeak bere gain hartuko.

Azoka Batzordeari ez dagozkien arazoegaitik bertan behera gelditu ezkero azoka, azokalarien galtzeak ez ditu beregain hartuko batzordeak.