Euskadiko Liburu Ganbara

Cámara del Libro de Euskadi

Ongi etorri Euskadiko Liburu Ganbarara

EUSKADIKO LIBURU GANBARA Euskadin Liburu arloko profesionalen interesen ordezkaritza eta eragintza aurrera eramateko 1980. urtean sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Liburugintzan espezializatuak diren liburu denda, banatzaile, argitaletxe eta arte grafikoak batzen ditu.

Euskadiko Liburu Ganbarak estatutuen bidez dituen helburu, konpetentzi eta funtzioak hurrengo hauek dira:

Liburuaren merkataritza eta banaketa, produkzioaren garapen eta promozioa, argitalpen askatasun eta zabalkundea defendatuz.

Elkarteko profesional eta enpresen interes amankomunen defentsa, sustapen, kudeaketa eta ordezkaritza, beraien aduana aitorpenak egiteko ahalmenarekin, Estatutuen arauen bidez.

Lan eta zerbitzuak eratu, ekimenak garatuz, elkarteko profesionalentzat zein enpresentzat beharrezko direnean, komertzialak izan edo ez izan, beti liburu arloko profesionalen eraketa eta prestakuntzarako ahalegin berezia eginaz.

Elkarteko profesional, enpresen eragintza eta Liburu arloaren ezagutzarako beharrezko diren dokumentazio eta estatistikak eratu eta prestatu.

Herri Administrazioarekin elkarlanean -bere helburuak hobeto betetzeko beharrezko dituen ordezkatutako funtzioak hartuz- eta Liburuarekin lotutako erakundeekin elkarlanean aritu.

Elkarteko profesional eta enpresen eragintzarako eta Liburu arloa ezagutarazteko egokiak izango diren dokumentazio eta estatistikak landu eta eratu.

Liburuarekin zerikusia duten kultur ekintza, erakusketa edota liburu azokak antolatu.

Desleial eta zilegi ez den konpetentzia baztertu eta ezetsi forma eta agerpen guztietan.

Ganbararen berriak

Epearen luzapena KSI BERRITZAILE 2017

Eskabideak aurkezteko epea urriaren 30 arte luzatuko da EUSKALIT laguntzen ari den 2. ardatzaren inguruan – Antolamendu eredua eta enpresa egituraren berrikuntza. Izen ematea egiteko aurretik jarraitu beharreko prozedura berdina

Leer más »

KSI BERRITZAILE 2017

2017an, Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako, KSI Berritzaile 2017 egitasmo pilotua jarriko du abian Eusko Jaurlaritzak. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza

Leer más »

2017ko Liburu Eguna

2017ko apirilaren 23an Nazioarteko Liburu eta Egile Eskubideen Eguna ospatzen da. Bilboko Areatzako Pasealekuan liburu salmentarako standak jarriko dira 9:30etatik 20:00etara. Toti Martinez de Lezea, Unai Elorriaga, Félix G. Modroño,

Leer más »

Azoken berriak

No hemos podido encontrar lo que estabas buscando.