Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako, KSI BERRITZAILE programaren edizio berri bat martxan jartzen du. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.
Kultura eta Sormen Industrien alorra osatzen duten sektoreen barruan argitalpena eta hedabide idatziak daude.
Egitasmoak hiru ardatz ditu:
1. Ardatza- Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoa. Ardatz honen egitekoa honakoa da: transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech-IK4 zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI). Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.
2. Ardatza- Antolamendu ereduaren eta enpresa egituraren berrikuntza. Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresen antolamendu ereduak berritu eta kudeaketa sistemak hobetzea da ardatz honen egitekoa, horren bidez lehiakorragoak izan daitezen. Eginkizun horretan EUSKALIT-en laguntza izango dute.
3. Ardatza- Finantza-Gaikuntza. Kultura eta Sormen Industriek, beren finantza-gaikuntzarako, ELKARGIren laguntza jasotzeko aukera izango dute, kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren oinarrizko kontzeptuen inguruko prestakuntza jasoz.
Liburu sektoreko enpreseei hiru ardatzetako baten parte-hartzea animatzen diegu.
Parte-hartzeko eskabideak aurkezteko epea apirilaren 27an bukatuko da. Baliabide erabilgarriak agortuz gero, ardatz batzuk izena emateko epea aipatutako data baino lehenago amaitutzat eman dezakete.
Tecnalia eta Vicomtech-IK4 zentro teknologikoek martxoaren 7tik apirilaren 18ra jardunaldi irekiak egingo dituztela azpimarratzen dizuegu. Programaren webgunean kontsultatu.
Informazio osoa webgunean:
La Cámara del Libro de Euskadi – Euskadiko Liburu Ganbara, liburu sektorean nodo gisara dago edozein kontsulta, iradokizun edo iritzia jasotzeko programa honi buruz