KSI Tek

KSITek programa kultura eta sormen-industriei (KSI) zuzendutako programa da. Lehentasunezko erronka da digitalizazio teknologiak txertatzea eta transferitzea KSI enpresen esparruan. KSITek programa berria da, eta KSI Berritzaile programaren ardatz teknologikotik dator (2017-2020).

Helburua da “kultura eta sormen-industrien (KSI) eta teknologia-sektorearen (oinarri teknologikoko enpresak eta ZTBESko zentroak) arteko lankidetza sustatzea, merkatu globalenetarako sortutako produktu eta zerbitzu berritzaileak eratzeko eta sinergiak eta aukera eta garapeneko espazio berriak sortzeko”.

KSI sektoreko enpresak aurkeztu ahal izango dira beraiek aukeratutako eragile teknologikoarekin. “KSI sektorearen eraldaketa digitala errazten duten proiektuak” identifikatu nahi dira.

Onartutako proiektuek apustu garbia egin beharko dute enpresek beren produktu eta zerbitzu nagusien eraldaketa digitalean bilaka dezaten.

Teknologiak balio erantsia eman beharko du enpresak eskaintzen dituen egungo produktuen/zerbitzuen diseinuan, ekoizpenean, sorkuntzan, banaketan, erakusketa, kontsumoan eta elkarreraginean.

Informazio gehiago Eusko Jaurlaritzako webgunean aurki dezakezue.